Tierra del Fuego probintzia | ||
---|---|---|
Txile | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Txile | |
Eskualdea | Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea | |
Hiriburua | Porvenir | |
Zatiketa | ||
Geografia | ||
Koordenatuak | 53°36′S 69°23′W / 53.6°S 69.38°W | |
Azalera | 29.484,7 km² | |
Mugakideak | Magallanes probintzia, La Antártica Chilena probintzia, Río Grande Department (en) , Tolhuin Department (en) eta Ushuaia Department (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 8.364 (2017) 1.460 (2002) | |
Dentsitatea | 0,28 bizt/km² | |
gobernaciontierradelfuego.gov.cl |
Tierra del Fuego probintzia (Gaztelaniaz: Provincia de Tierra del Fuego) Txileko hegoaldeko Magallanes eta Txileko Antartika (XII) eskualdeko lau probintzietako bat da. Txileko edo mendebaldeko Suaren Lurraldeko uharte handiaren zatia hartzen du barnean, Darwin mendikatearen hegoaldeko zatia izan ezik, La Antártica Chilena probintzian dagoena. (Argentinan beste Tierra del Fuego probintzia bat ere badago).
Txileko Tierra del Fuegok bi hiri ditu: Porvenir, probintziako hiriburua, eta Cerro Sombrero, eta herri txiki batzuk. Ezaugarri geografikoen gakoa Inútil badia (Ezertarako Badia) da, XIX. mendearen amaieran geografo britainiarrek izendatua, badia portu gisa baliagarria ez delako.